Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Baliarrain
2008ko irailak 5, Ostirala

2008-05-07 | 11:40:16

Kirola

Frontenis Txapelketa berria antolatu dute

Hilaren 15a arte eman daiteke izena Aralar Kirolaken (Tolosan) bost euroren truke

Hilaren 31n hasiko litzateke Baliarrainen bertan Frontenis Txapelketa berri hau.

Izen-ematea Aralar Kirolak (Tolosa), Urrutia Kirolak (Beasain) eta Olaso Tabernan (Legorreta) egiteko aukera dute jokalariek. 5 euroko kostea du parte-hartzeak.
Txapelketa maiatzak 31tik ekainak 15era jokatuko da. Asteburuan soilik antolatuko dituzte partiduak. Txapeldunen sariak honako hauek izango dira:
1.: Txapela, raketa eta Baliarraingo jatetxe-aterpetxean (Zartagi) bazkaria
2.: Trofeoa, raketa eta 2 ardo botila
3.: Trofeoa eta Goiburuko (Idiazabal) gazta.
Jokalari bakoitzari Baliarraingo Txapelketaren kamiseta bat oparituko zaio oroigarri bezala.
Txapelketaren babesleak: Baliarraingo Udala, Zartagi atetxe-aterpetxea, Aralar Kirolak, Dosges komunikazio grafikoa eta Elduaien hizkuntza eskola.
Txapelketaren laguntzaileak: Tolosako Orbela taberna, Sustria fruta denda, Olaso edaritegia, www.gurepoker.com, Urbil etxegintzako materialak eta Insalus.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Frontenis Txapelketa berria antolatu dute

Txapelketa iragartzeko egin duten kartela.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.