Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Baliarrain
2008ko irailak 5, Ostirala

Azken ordukoak

2004-06-26 | 17:46:40

Gaur goizean erreskatatu dute Jose Antonio Jauregiren gorpua

Iruñera eraman dute baliarraindarraren gorpua autopsia egiteko

Herenegun gauean Intxusiko amildegian (Urdax) aurkitu zuten Baliarraingo Abali Maritxunea baserrian bizi zen Jose Antonio Jauregi Oiarbideren gorpua hilotz. Gaur goizean erreskatatu dute gorpua eta Iruñeko Legezko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Ez du erantzunik

2004-06-25 | 20:09:32

Jose Antonio Jauregi aurkitzeko autobusa

Desagertutako baliarraindarra aurkitzeko autobusak irtengo dira bihar eta etzi

Oraindik ez dute aurkitu Joxe Antonio Jauregi Oiarbide baliarraindarren arrastorik. Profesionalekin batera, bere bila dabiltza hainbat herritar ere. Bihar eta etzi 07:00etan abiatuko dira autobusak Baliarraindik Nafarroa Behera aldera. J

Ez du erantzunik

2004-06-02 | 12:19:37

XVI.Pilota Txapelketa

Haurren partidak larunbatean izango dira eta helduenak, berriz, igandean

Udalak antolatzen duen pilota txapelketa herrikoieko lehenenengo partidak jokatuko dira asteburu honetan; aurten, txapelketaren XVI.edizioa izango da. Larunbatean, ekainaren 5ean, haurren partidak jokatuko dira Atari Soron 19:00etatik aurrera. Igandean, berriz, hamabost urtetik gorakoak jokatuko dute 12:00etatik aurrera. Txapelketako finalak. beti bezala, herriko festetan izango dira.

Ez du erantzunik

Ohiko txekor jatea "arrakastatsua" izan zen

2004-05-03 | 16:25:56

Ohiko txekor jatea "arrakastatsua" izan zen

Arratsaldean 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzezlanean 540 pertsona bildu ziren

Txartelak erosi zituzten guztiak agertu ziren maiatzaren 1ean Ataro-Soron egindako txekor-jatera; guztira, 160 lagun inguru bildu ziren. Bazkaria ezinhobeto joan zen; giro bikaina kalean, txekorraren haragia ere «inoiz baino hobea» atera zela azaldu zuten pozik antolatzaileek: «Haragiak grasa dezente zeukan eta heze-hezea geratu zen; jendea oso gustura azaldu da». Arratsaldean, 'Kutxidazu bidea Ixabel' antzezlana izan zen; 540 lagun bildu ziren bertan. Eskuratutako dirua herriko jimnasioa egokitzeko erabiliko dute.

Ez du erantzunik

2004-04-05 | 17:01:09

Txekor jatea eta 'Kutxidazu bidea Ixabel' antzezlana, maiatzaren 1ean

Txartelak etzi jarriko dituzte salgai eskualdeko hainbat herritan

Maiatzaren 1ean egingo dute Baliarrainen ohiko txekor-jatea: txorizo egozia txekorra entsaladarekin, sagar tarta, kafea, kopa... izango dira. 14:00etan izango da bazkaria Atari-Soro pilotalekuan; ondoren, 18:00etan, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' emanaldia izango da. Antzerkiko sarrerak salgai jarriko dira etzi, asteazkena, Alegiako Jubilatuen tabernan, Ikaztegietako Ostatun. Legorretako Jubilatuen tabernan eta Baliarraingo Zartagi jatetxean. Ateratzen den dirua "herriko jimnasiorako" izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Ez du erantzunik

Aparkalekuko marrak margotzearekin eman zaie amaiera bertako lanei

2004-04-01 | 13:54:56

Aparkalekuko marrak margotzearekin eman zaie amaiera bertako lanei

Atari-Soro pilotalekuaren ondoan aparkalekua egokitzeko asmotan, lanak hasi zituzten urrian. Lurra asfaltatzeaz gain, marrak margotu eta inguruan zuhaitzak landatu dituzte. Guztira. hogeitamabost aparkaleku egin dituzte eta horietako bat elbarrituentzako izango da. Aparkalekuaren ondoan haritzak, artea... landatu dituzte, "bero egiten duenerako itzala egon dadin", azaldu dute udal ordezkariek.

Ez du erantzunik

100 lagun bildu ziren Seskea-berriko baserritarrei laguntzeko bazkarian

2004-03-08 | 17:00:00

100 lagun bildu ziren Seskea-berriko baserritarrei laguntzeko bazkarian

Seskea-berriko baserritarrei laguntzeko bazkaria egin zuten atzo Baliarraingo pilotalekuan; bertan, 100 lagun bildu ziren. Antolatzaileak gustura azaldu dira bildutako diruarekin. Bazkarian eta jendeak emandako diru-laguntza batuta, guztira, 3.300 euro (550.000 pezeta inguru) bildu dituzte. Bazkal ondorena, Donatu Goienetxeren taldeak alaitu zuen: amaitzeko, hiru arkume eta bi pertsonentzako afaria zozketatu ziren bertaratu zirenen artean.

Ez du erantzunik

Ibiurko urtegiko lehenengo harri jarri du Elvira Rodrigez ministrak

2004-02-16 | 15:53:52

Ibiurko urtegiko lehenengo harri jarri du Elvira Rodrigez ministrak

Ibiurko urtegiko lanen hasiera iragartzeko ekitaldia egin da eguerdian Baliarraingo Ibiur auzoan; Elvira Rodrigez Ingurumen ministrak urtegiaren lehenengo harria jarri du. Lanak gauzatzeko 26.500.000 euro inguru beharko dira eta gauzak "espero bezala joanez gero, lanak lau urte barru amaituko dira", zehaztu du Rodrigezek.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.