
2006-12-28 | 12:48:05
Manu Chao abeslariaren kontzertua izango da martxoan
Abeslari frantsesak Gipuzkoako herri txikiena aukeratu du Europako biraren barruan
Tolosako 750. urteurrenaren ekitaldien barruan, Tolosako alkateak beharbada Manu Chao abeslaria bertan izango zela adierazi zuen urte hasieran. Azkeneana 750. urteurrenaren ekitaldien barruan abeslari frantsesa ekartzea ezinezkoa izan den arren, bere produktorak jakitera eman duen bezala, martxoaren 9an Baliarrainen izango da.
Marcelino Dorronsorok, Baliarraingo alkateak, azaldu duen bezala, «izugarrizko ustekabea izan da herriarentzat». Manu Chaoren produktora duela aste pare bat jarri zen bertako udalarekin harremanetan eta atzo iluntzean jaso zuen erantzuna, ezinbestekoa baitzen halako kontzertua prestatzeko leku egoki bat aukeratzea.
Auto ilarak sor ez daitezen Tolosatik autobusak jarriko dituzte. Sarrerak, berriz, datorren astean jarriko dituzte salgai, Donostian.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.