Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Baliarrain
2008ko irailak 5, Ostirala

2005-11-09 | 18:13:09

Kultur Astea

Bihar hasiko da Baliarraingo Kultur Elejira

Hitzaldiak eta gastronomia izango dira ardatz nagusiak

Hitzaldi mordoa, tailerrak eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte Baliarrainen aurtengo Kultur Elejiran. Lehen ekitaldia bihar izango da; perretxikoen inguruko hitzaldia. Kultura eta gastronomia izango dira ardatz nagusiak eta azaroaren 20a bitarte iraungo dute antolatutako ekintzek. Luzea izango da, beraz, aurtengo Kultur Elejira.

Bihar, beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ibai Olariaga izango da Baliarraingo Udaleko kultur gelan. Euskal Herriko perretxiko jangarri eta pozointsuak mintzagai duela, hainbat irizpide emango dizkie bertaratutakoei mendian perretxikoak ezberdintzen jakiteko. Iluntzeko 20:00etan izango da hitzordu hori.
Ostiralean, aldiz, Nerea Errarte ipuin-kontalariak haurrentzat saioa egingo du 17:00etan. Ume txikienentzat ere izango da emanaldia, baina «haurrek bokalak ezagutzea» gomendatzen du Nerea Errartek. Ondoren, 19:30ean Kike Amonarrizek eta Antxon Olariagak Laister maister: inkomunikazio ikastaro azkarra izeneko hitzaldia eskainiko dute. Euskararen erabilpenari buruz hausnarketa egingo dute, beti ere, euren ohiko modu umoretsuan.
Asteburuan bete-betean sartuta, ekitaldiek ez dute behea joko. Larunbatean 17:30ean haurrentzat alfareri eta buztin modelatze tailerra antolatu dute. Hau ere kultur gelan izango da. Igandean, aldiz, Baliarraingo Arkaitz elkartearen eskutik herri bazkaria egingo dute. Bazkaria eta gaztain jana ere izango da. Menua hauxe izango da; patatak errioxar erara, sahieskia, gazta eta irasagarra, eta amaitzeko gaztai erreak. Bazkarirako txartelak 15 euro balio dute eta 13 urtez azpikoentzat, aldiz, 12 euro. Jankideen zerrenda egina dago, baina, oraindik txartela erosi nahi duenak aukera izango du. Bazkariaren ostean, txerriaren zozketa egingo dute.
Ekitaldiak darraite
Kultur Elejiraren baitan Baliarraingo Udalak antolatu dituen ekintzak ez dira asteburu honetan amaitzen. Izan ere, datorren asteburuan ere hainbat ekitaldi izango dira. Alde batetik, azaroaren 19an , larunbata, Peio Zabalak eta Andoni Aizpuruk eguraldia eta tenporen inguruan hitzaldi emango dute. Arratsaldeko 19:30ean izango da kultur gelan.
Aurtengo Kultur Elejiraren azken eguna azaroaren 20a izango da, igandea. Egun horretan jubilatuen eguna ospatuko dute. Eguneko lehen ekitaldia Meza Nagusia izango da 11:15ean. Ondoren hamaiketakoarekin sabela ederki beteko dute, elizkoiek zein gainerako herritarrek. Mokadutxoa hartu ostean, hitzordu berezia izango dute baliarraindarrek. Aurtengo jaietan bildutako irudiekin bideoa egin dute eta, hain zuen ere, horixe ikusteko parada izango da. 13:00ak inguruan izango da bideo emanaldi hori. Ondoren, bazkari legea egiteko bilduko dira guztiak.
Beraz, herri giroan eta mahaiaren bueltan elkartuz emango diote amaiera aurtengo Kultur Elejirari Baliarraingo herritarrek. Astea luzatu eta astebete baina gehiago iraun du aurtengoan Kultur Asteak. Baliteke joan den urtean norbait gehiagorako gogoz geratu izana.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.