
2004-11-04 | 14:06:40
HIRIGINTZA
San Juan Itturriko harraskak berreskuratzeko lanak martxan
Harraskak berreskuratzeko eta iturria txukundu eta estaltzeko lanak datorren astean amaitzea espero da
San Juan Itturriko gunean, garai bateko harraskak berreskuratzeko, zaharberritze lanetan ari dira. Beste hainbat lan ere egingo dira: ĞInguruan zorua botako da, iturriari estali txiki bat egingo zaio, eta teilatu azpia margotu egingo da, besteak besteğ, azaldu du Martzelino Dorronsorok, Baliarraingo alkateak. Lan horiek Ğdatorren astean amaitzea edo behintzat aurreratuta egoteağ espero du Udalak.
Baliarrain, Gaintza eta Altzaga elkarlotzeko asmoz, ibilbide berriak sortu eta herri horietan egonlekuak, guneak, sortzeko proiektuak aurrera jarraitzen du. Orain dela hilabete batzu, San Juan Itturriko gunean, jolas-parkea (txirrista, kolunpioak...), mahaiak eta eserlekuak jarri zituzten; horrekin batera, labaderoko teilatua konpondu zuten.
Orain, garai bateko harraskak berreskuratzeko, zaharberritze lanetan ari dira. Beste hainbat lan ere egingo dira: «Inguruan zorua botako da, iturriari estali txiki bat egingo zaio, eta teilatu azpia margotu egingo da, besteak beste», azaldu du Martzelino Dorronsorok, Baliarraingo alkateak. Lan horiek «datorren astean amaitzea edo behintzat aurreratuta egotea» espero du Udalak. Oraindik gauzak daude egiteko. Jolasparkean, tirolina jartzeko dago. Era berean, natura interpretazio panelak ere jartzeko daude; bertan, inguruneari buruzko datuak eta xehetasunak jasoko dira. Era berean, San Juan Itturriri buruzko informazioa jaso eta liburuska osatzeko asmoa ere badu Udalak baina hori «aurrerago» izango dela zehaztu du Dorronsorok.
Herri inguruan, ibilbide berriak sortuko dira. Ibilbide motza San Juan Iturritik, Kuku-leku deritzon bordara bitartean joango da, gainik gain; bertan, zuhaitz mota ugari, hala nola, pagoa, hemengo eta norteko haritza, urkia, ikus daitezke. Ibilaldi luzea, berriz, Bostaitzetatik barrena joango da. Ibilbide horiek behar bezala egokituta daudenean, herritarrei ibilbideak ezagutzeko gonbitea luzatuko zaie. Hori «udaberri aldera» izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
San Juan Itturri-ko labaderoa txukuntzen ari dira.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.