
2004-10-01 | 13:13:31
GIZARTEA
Ibiurko urtegiko lanak aurrera darraite
Baliarraingo bide berria 2005eko maiatza inguruan irekitzea espero da
Ibiurko urtegiko lanak aurrera darraite; urtegia inguratuko duen pista egiten eta Ikaztegietatik Baliarrainerako errepidea gauzatzen ari dira, momentuz.
Ibiurko urtegiko lehenengo faseko lanak martxan aurkitzen dira. Urtegia zeharkatuko duen pista egiteko oinarriak jartzen hasi dira eta "oso aurreratuta" daudela zehaztu du Hidrografica del Norte-ko ingenieria den, Felipe Romanek. Lan horiek bi hilabete barru amaitzea espero duela ere zehaztu du. Horretaz gain, Ikaztegietatik Baliarrainerako bidea itxi egingo da urtegia dela-eta; berria egiten hasiak daude. Bide horrek 1.124 metroko luzera izango du eta %10,5-eko gehienezko aldapa. Bide hori, maiatza inguruan amaituta egotea espero da; amaitu eta prest egon bezain laster irekiko da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Urtegia inguratuko duen bidea egiten ari dira.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.