
2004-06-26 | 17:46:40
GERTAKARIA
Gaur goizean erreskatatu dute Jose Antonio Jauregiren gorpua
Iruņera eraman dute baliarraindarraren gorpua autopsia egiteko
Herenegun gauean Intxusiko amildegian (Urdax) aurkitu zuten Baliarraingo Abali Maritxunea baserrian bizi zen Jose Antonio Jauregi Oiarbideren gorpua hilotz. Gaur goizean erreskatatu dute gorpua eta Iruņeko Legezko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko.
Herenegun gauean Intxusiko amildegian (Urdax) aurkitu zuten Baliarraingo Abali Maritxunea baserrian bizi zen Jose Antonio Jauregi Oiarbideren gorpua hilotz. Asteartean, ekainaren 22an, Berako (Nafarroa) Toki Ona institutuan eskolak ematera agertu ez zenean somatu zuten bere falta. Bezperan, mendira zihoala esan zuenetik inork ez zuen ikusi. Jose Antonio Jauregiren desagerketaren berri jakin bezain laister, bere bila aritu dira suhiltzailek, Institutuko ikasleak, artzaiak, bolondresak,... azken horien artean herritar ugari aritu dira. Horiek, gainera, Urretxuko igarle baten laguntza izan dute; honen eta arakatzen ari ziren zonaldeko artzai gazte baten laguntzaz aurkitu zuten herenegun gorpua: «Oso zaila izango zen horien laguntzarik gabe aurkitzea; sastrakekin tapatuta zegoen eta helikopterotik ere ez zen ikusten», diote herritarrek. Gorpua herenegun arratsaldean aurkitu arren, sarbide zaileko zonaldean aurkitu zuten eta ezin izan zuten atzo goizera arte gorpua erreskatatu. Jauregiren gorpua Iruņeko Legezko Medikuntza Institutura eraman zuten, han autopsia egiteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.