Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Baliarrain
2008ko irailak 5, Ostirala

Azken ordukoak

2008-07-18 | 13:46:58

Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketa finalerako autobusa Mendarora

Bertan, lokotx biltze txapelketa finalean Eneko Garmendia ariko da. Izena emateko azken eguna astelehena da.

Baliarraingo Jai Batzordeak Mendarora joateko autobusa antolatu du eta horregatik jendea animatu nahi du bertara joateko. Taldea osatuko balitz joango lirateke. Hilaren 26an joango dira Baliarraindik abiatuta, 16:30ean. Mendarotik buelta txapelketa bukatuta egingo dute. Izena emateko 616 634 909 (Bixente Zubeldia) eta 649 019 440 (Manex Zubeldia) telefonoetara deitu daiteke.

Ez du erantzunik

Frontenis Txapelketa berria antolatu dute

2008-05-07 | 11:40:16

Frontenis Txapelketa berria antolatu dute

Hilaren 15a arte eman daiteke izena Aralar Kirolaken (Tolosan) bost euroren truke

Hilaren 31n hasiko litzateke Baliarrainen bertan Frontenis Txapelketa berri hau.

Ez du erantzunik

2007-11-17 | 14:19:14

Kultur Elejirako gaurko ekitaldiak bertan behera geratu dira

Ani Martinez sormen tailerreko ordezkaria gaixo jarri da gaur

Gaur Baliarrainen sormen tailerra izan behar zen arratsaldean, baina gaixo jarri da Ani Martinez, eta beraz, gaur ez da ez entzierro txikirik ezta pin eta lepokoen tailerrik egongo.

Ez du erantzunik

2007-11-03 | 18:01:02

Eneko Garmendia Euskal Herriko Oskol Biltze Txapelketako irabazlea izan da

Hiru segundo atera dizkio bigarrenari

Gaur Bilbon jokatu dute Oskol Biltze Txapelketa. Baliarraindarra lehen aldiz aritu da froga honetan, udan Baliarraingo festetan probatu ostean.

Ez du erantzunik

2006-12-28 | 12:48:05

Manu Chao abeslariaren kontzertua izango da martxoan

Abeslari frantsesak Gipuzkoako herri txikiena aukeratu du Europako biraren barruan

Tolosako 750. urteurrenaren ekitaldien barruan, Tolosako alkateak beharbada Manu Chao abeslaria bertan izango zela adierazi zuen urte hasieran. Azkeneana 750. urteurrenaren ekitaldien barruan abeslari frantsesa ekartzea ezinezkoa izan den arren, bere produktorak jakitera eman duen bezala, martxoaren 9an Baliarrainen izango da.

Ez du erantzunik

2005-11-09 | 18:13:09

Bihar hasiko da Baliarraingo Kultur Elejira

Hitzaldiak eta gastronomia izango dira ardatz nagusiak

Hitzaldi mordoa, tailerrak eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte Baliarrainen aurtengo Kultur Elejiran. Lehen ekitaldia bihar izango da; perretxikoen inguruko hitzaldia. Kultura eta gastronomia izango dira ardatz nagusiak eta azaroaren 20a bitarte iraungo dute antolatutako ekintzek. Luzea izango da, beraz, aurtengo Kultur Elejira.

Ez du erantzunik

San Juan Itturriko harraskak berreskuratzeko lanak martxan

2004-11-04 | 14:06:40

San Juan Itturriko harraskak berreskuratzeko lanak martxan

Harraskak berreskuratzeko eta iturria txukundu eta estaltzeko lanak datorren astean amaitzea espero da

San Juan Itturriko gunean, garai bateko harraskak berreskuratzeko, zaharberritze lanetan ari dira. Beste hainbat lan ere egingo dira: ĞInguruan zorua botako da, iturriari estali txiki bat egingo zaio, eta teilatu azpia margotu egingo da, besteak besteğ, azaldu du Martzelino Dorronsorok, Baliarraingo alkateak. Lan horiek Ğdatorren astean amaitzea edo behintzat aurreratuta egoteağ espero du Udalak.

Ez du erantzunik

Ibiurko urtegiko lanak aurrera darraite

2004-10-01 | 13:13:31

Ibiurko urtegiko lanak aurrera darraite

Baliarraingo bide berria 2005eko maiatza inguruan irekitzea espero da

Ibiurko urtegiko lanak aurrera darraite; urtegia inguratuko duen pista egiten eta Ikaztegietatik Baliarrainerako errepidea gauzatzen ari dira, momentuz.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.