
2009-06-16 | 15:59:18
Ramiro-Artieda neskatan eta Mikel Goitia mutiletan, aurtengo txapeldunak Baliarrainen
Frontenis txapelketan 64 lagunek hartu dute parte
Mutilen txapelketan Mikel Goitiak Ekaitz Artola garaitu zuen. 3. eta 4. postua, hurrenez hurren Iban Zabaletarentzat eta Aitor Aranbururentzat izan ziren. Nesken binakakoan Inma Ramiro-Elena Artieda izan ziren irabazleak, Gemma Zelaia eta Idoia Garaialderen aurka lehiatu ostean.
2009-05-11 | 13:22:31
Baliarraingo II. Frontenis Txapelketa antolatu dute
Izena emateko aukera ostegunean irekiko da
Ekaineko bi asteburutan zehar jokatuko dira partidak. Aurtengo berritasunen artean, emakumezkoen arteko binakako txapelketa da. Mutilen artekoa banakakoa izango da. Maiatzaren 28ra arte eman daiteke izena, Aralar Kirolaken edo Urrutia kirolaken (Beasain). Partidak ekainaren 6ko asteburuaren eta 13ko asteburuaren baitan jokatuko dira.
2008-12-09 | 16:10:27
Ibiur urtegia, urez betetzeko prest
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak urtegiaren nondik norakoak azaldu ditu
Ibiurren bidez, Tolosaldeko herriek kalitatezko ura jasoko dute etxeetan. Aurkezpenean Tolosaldeko hainbat herrietako alkate eta zinegotziak izan dira. Bertan ere, Ibiurrek egingo dituen mesedeak azaldu dituzte.
2008-07-18 | 13:46:58
Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketa finalerako autobusa Mendarora
Bertan, lokotx biltze txapelketa finalean Eneko Garmendia ariko da. Izena emateko azken eguna astelehena da.
Baliarraingo Jai Batzordeak Mendarora joateko autobusa antolatu du eta horregatik jendea animatu nahi du bertara joateko. Taldea osatuko balitz joango lirateke. Hilaren 26an joango dira Baliarraindik abiatuta, 16:30ean. Mendarotik buelta txapelketa bukatuta egingo dute. Izena emateko 616 634 909 (Bixente Zubeldia) eta 649 019 440 (Manex Zubeldia) telefonoetara deitu daiteke.
2008-05-07 | 11:40:16
Frontenis Txapelketa berria antolatu dute
Hilaren 15a arte eman daiteke izena Aralar Kirolaken (Tolosan) bost euroren truke
Hilaren 31n hasiko litzateke Baliarrainen bertan Frontenis Txapelketa berri hau.
2007-11-17 | 14:19:14
Kultur Elejirako gaurko ekitaldiak bertan behera geratu dira
Ani Martinez sormen tailerreko ordezkaria gaixo jarri da gaur
Gaur Baliarrainen sormen tailerra izan behar zen arratsaldean, baina gaixo jarri da Ani Martinez, eta beraz, gaur ez da ez entzierro txikirik ezta pin eta lepokoen tailerrik egongo.
2007-11-03 | 18:01:02
Eneko Garmendia Euskal Herriko Oskol Biltze Txapelketako irabazlea izan da
Hiru segundo atera dizkio bigarrenari
Gaur Bilbon jokatu dute Oskol Biltze Txapelketa. Baliarraindarra lehen aldiz aritu da froga honetan, udan Baliarraingo festetan probatu ostean.
2006-12-28 | 12:48:05
Manu Chao abeslariaren kontzertua izango da martxoan
Abeslari frantsesak Gipuzkoako herri txikiena aukeratu du Europako biraren barruan
Tolosako 750. urteurrenaren ekitaldien barruan, Tolosako alkateak beharbada Manu Chao abeslaria bertan izango zela adierazi zuen urte hasieran. Azkeneana 750. urteurrenaren ekitaldien barruan abeslari frantsesa ekartzea ezinezkoa izan den arren, bere produktorak jakitera eman duen bezala, martxoaren 9an Baliarrainen izango da.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Deialdiak
Udako liburutegia igerilekuan
TOLOSA, Usabal igerilekua - 2009-07-01
Ikastaroak
Gazteentzako tailerrak
TOLOSA, - 2009-06-30
Datua
XX
Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.
Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute
Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)
Tolosa
Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?
Jasotako azken mezua:
Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.